Asier Ezenarrok Argentinako egoera errepasatzen du Eibar rebistako azken zenbakian
2023/12/27
13:00
eta kitto!
Eibartarrak Javier Milei Argentinako presidente berriaren inguruan dihardu Eibar rebistak gabon aurretik kaleratutako azken zenbakian. Hori aprobetxatuz, beti egiten duen legez, oraingoan Argentinako politikaren nondik-norakoak aztertzen ditu hainbat urte atzera eginez; horrela, Alfonsin, Menem eta peronismoak bere tartea dute artikuluan. Erreferente ditu baita Arturo Jauretche eta Alberto Buela filosofoa ere bere lanean, “gaur egungo Argentinako gizartea atomizatuta eta birrinduta” dagoela adierazteko orduan.