Asier Gomez gailendu zen Flysch Beltza itsas-zeharkaldian
Asteburu bete-betea izan zuten Eibar Igerixan taldeko kideek, hiru hitzordu garrantzitsurekin: Flysch Beltza itsas-zeharkaldia, Euskal Herriko Txapelketa eta Espainiako Txapelketa.
Eibarko klubak antolatzen duen Flysch Beltza jokatu zen larunbatean, Mutrikutik Debara, eta Eibar Igerixaneko hainbat lagunek hartu zuten parte bertan: Asier Gomez, Jokin Oneka, Julen Canales, Anes Abderrahamm, Elaia Mujika, Naroa Osa, Izaro Oneka eta Itsaso Castrillo. Sailkapen nagusiak Asier Gomez gailendu zen eta emakumezkoen kategorian Naroa Osa.
Espainiako Txapelketa
Mallorcan jokatu zen Espainiako Txapelketa Absolutua eta Eibar Igerixaneko Paula eta Iker Calvo izan ziren bertan. Paulak 50, 100 eta 200 bizkar probetan eta 100 eta 200 librean hartu zuen parte eta finalera iritsi zen bi probatan, denboraldi amaiera borobilduz. Iker, bere aldetik, 50 metro bizkar proban lehiatu zen, absolutuen mailan esperientzia pilatuz.
Euskal Herriko Txapelketa
Irungo Azken Portu kiroldegian Udako Euskal Herriko Infantil Txapelketa jokatu zen eta Ane Osa eta Issam Mokaddem izan ziren bertan. Anek 100, 200 eta 400 metro libre probetan hartu zuen parte. Issamek, berriz, 100 eta 200 metro libretan, 100 tximeletan eta 400 librean. Biek ala biek marka pertsonalak hobetu zituzten.
Denboraldi amaiera eta Exkamak 26
Denboraldiari amaiera emateko, datorren asteburuan Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketak jokatuko dira. Bertan, Eibar Igerixan taldeko hainbat igerilari arituko dira eta askok agur esango diote