Askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko bandera igo dute Untzagan
2017/06/28
15:14
eta kitto!
Gaur lesbiana, gay, bisexual eta transexualen askapenerako eguna da eta, horren harira, Gehituk, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Andretxeak, Emakume Mahaiaren laguntzarekin hainbat jarduera antolatu dituzte. Eguerdian ortzadarraren koloreak dituen askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko bandera igo dute udalbatzak eta gerturatu diren herritarrek eta, jarraian, LGTBI komunitatearen eskubideen aldeko manifestua irakurri dute. Horrekin batera, egun osoan (12:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara) Gehituk informazio-mahaia ipiniko du, gaiarekin lotutako informazioa eta materiala banatzeko eta, horrez gain, umeek aniztasunaren aldeko marrazkiak margotu ahal izango dituzte horretarako prestatu dituzten mahaietan.