Asola Berriko bolariak ez ziren oso fin ibili Elgetako tiraldian
Etxean jokatu zuen Gorka Bereziartuak irabazi zuen tiraldia, Gorka Madinabeitiarekin berdinduta
2026/04/07
16:28
Ekhi Belar Errasti
Aste Santua dela-eta atsedena hartu zuten Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketan, baina aurreko larunbatean, martxoaren 28an, tiraldia egon zen Elgetan. Bederatzi txirlorekin, Elgetako Gorka Bereziartua izan zen irabazlea eta, txirloetan berdinduta, UDA-ko Gorka Mendinabeitia izan zen bigarren. Hirugarren Sergio Onaindia izan zen.
Arraroa bada ere, Asola Berriko bolariak ez ziren lehen sei postuetan sailkatu, baina asteburu honetan izango dute aukera berria, hilaren 11an, 17:00etan, Aretxabaletan.