Asola Berriko bolariak ondo sailkatuta Gipuzkoako txapelketan
Jon Aransolo elgetarra da lider, Asola Berriko Bittor Ugartebururi eta Floreagako Gorka Etxanizi bi txirloko aldea kenduz
2025/05/21
11:09
eta kitto!
Bihar 17:00etatik aurrera jokatuko da Elgetako bolatokian 54. Gipuzkoako hiru-txirlo bola joko txapelketaren 9. tiraldia. Jaurtialdi horren aurretik jokatutako beste zortziren ondoren, Jon Aransolo elgetarra da lider, Asola Berriko Bittor Ugartebururi eta Floreagako Gorka Etxanizi bi txirloko aldea kenduz. Sailkapen nagusiko goi postuetan daude baita Anartz Esteban eta Ganix eta Garikoitz Rodriguez eibartarrak.
Aretxabaletan jokatutako zortzigarren tiraldian Lander Odiaga soraluzetarra nagusitu zen, sei txirlorekin, eta bere atzetik bostekin geratu ziren artean izan zen Asola Berriko Anartz Esteban.