Asola Berriko bolariek gertu izan zuten garaipena Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketaren lehen jardunaldian
Arkaitz Rodriguez, Enara Montiel eta Alex Campos irabazlearekiko txirlo batera geratu ziren San Pedron
2026/03/09
09:56
Ekhi Belar Errasti
Asteburuan eman zitzaion hasiera 55. Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketari Elgoibarko San Pedro bolatokian. 70 bolarik hartu zuten lehen tiraldian eta Floreagako Gorka Etxaniz izan zen irabazlea sei txirlorekin.
Asola Berriko ordezkariek oso lan ona egin zuten eta irabazlearengandik txirlo batera geratu ziren Arkaitz Rodriguez, Enara Montiel eta Alex Campos. Ganiz Rodriguezek, bestalde, lau txirlorekin amaitu zuen tiraldia.
Hurrengo tiraldia Leintz-Gatzagan jokatuko da, martxoaren 14an, 17:00etan.






