Asola Berriko Ganix Rodriguez nagusi etxean jokatutako hiru-txirlo tiraldian
2022/10/11
15:35
eta kitto!
Aurreko zapatuan Asola Berriko bolatokian jokatutako Euskal Herriko 32. Hiru-txirlo bola joko txapelketaren lehenengo jardunaldian parte hartu zuten 69 bolariren artean, eibartarra bakarra izan zen zazpi txirlo (2/3/2) botatzen, aurrea hartuz MX3T Markina-Xemeingo elkarteko hiru ordezkariei. Jon Malaxetxebarria, Mikel Urkia eta Fidel Madariaga, orden horretan, sailkatu ziren Ganixen atzetik, sei txirlorekin berdinduta eta parrekoak egin ondoren. Bosgarren eta seigarren postuetarako ere parrekoak jokatu behar izan ziren, kasu horretan Elgoibarko Jabier Osoro eta Jone Perales eibartarraren artean. Zapatu honetan Markina-Xemeingo Barinaga auzoko bolatokian jokatuko da bigarren jaurtialdia.