Asola Berriko Ganix Rodriguezek sei txirlo bota zituen Ezozin
Aurreko zapatuan Soraluzeko Ezoziko bolatokian jokatutako tiraldian, Mateo Guenaga elgetarra nagusitu zen sei txirlo botata berdindu zuten bostekoen artean; euren artean izan zen Ganix Rodriguez eibartarra ere.
Gipuzkoako Txapelketako sailkapen orokorrean, bestalde, Bittor Ugarteburu eibartarrak lidergoari eusten dio oraindik, baina Joan Aransolo elgetarrak harrapatu du eta berdinduta daude horren gorenean. Txirlo bakarrera dago Floreagako Gorka Etxaniz eta bira San Migueleko Javier Soro; Asola Berriko Gari Rodriguez laura dago jarraian.
Bikotekako sailkapenean, Bittor Ugarteburuk eta Bittor Astigarragak osatutakoak txirlo bat ateratzen diete Sebas Aranzabal eta Asier Azkarateri, eta bi Xabier Loiola eta Angel Ibarluzeari. Taldekakoan, San Miguel A-k jarraitzen du gorenean, Elgeta A eta Asola Berri A-ren aurretik.