Asola Berriko Garikoitz Rodriguez bigarren izan zen Elgoibarko tiraldian
San Andreseko Jose Antonio Nuñez izan zen irabazlea
2024/05/22
10:44
eta kitto!
Aurreko zapatuan jokatutako 53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola jokoko bederatzigarren jaurtialdian, 61 bolarik hartu zuten parte Elgoibarko San Pedroko bolatokian. Euren arteko onena San Andreseko Jose Antonio Nuñez izan zen, sei txirlorekin, eta bere atzetik Asola Berriko Garikoitz Rodriguez sailkatu zen, bostekin.
Hurrengoek lau txirlorekin konformatu behar izan zuten, eta tartean izan zen Eibarko bolatokiko Pablo Davila, Elgetako Pedro Goenaga eta Aretxabaletako UDA taldeko Jesus Mari eta Isana Gorosabelekin batera.
Txapelketako hamargarren jaurtialdia Bergarako San Joxepeko bolatokian jokatuko da zapatuan, 17:00etan hasita.