Asola Berriko Garikoitz Rodriguez San Andreseko tiraldian irabazle

Guztira 67 bolarik hartu zuten parte Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketaren 8. jardunaldian
Asola Berriko Garikoitz Rodriguez San Andreseko tiraldian irabazle
2026/05/18 12:38
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, maiatzak 16, Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketaren 8. jardunaldia jokatu zen San Andres bolatokian. 67 bolarik hartu zuten parte bertan eta eibartar bat gailendu zen: Garikoitz Rodriguez. Asola Berriko bolariak 5 txirlo eskuratu zituen eta baita 2. sailkatuak ere, Ezoziko Javi Marinok.

Hurrengo jardunaldia Bergaran jokatuko da, maiatzaren 23an, 17:00etan.