Asola Berriko Garikoitz Rodriguezek irabazi zuen Soraluzen

San Andres bolatokian jokatu zen Gipuzkoako Hiru-Txirlo txapelketaren 8. jardunaldia
Asola Berriko Garikoitz Rodriguezek irabazi zuen Soraluzen
2024/05/16 14:23
eta kitto!

Aurreko zapatuan Soraluzeko San Andres bolatokian jokatutako 53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola joko txapelketaren zortzigarren jaurtialdian Eibarko bolaria sailkatu zen lehenengo postuan. Berarekin berdindu zuen, bosna txirlorekin, independente gisa lehiatzen duen Ediel Reyesek. Txirlo bat gutxiago botata, hau da, laurekin jarraitu zizkieten Elgetako Sebas Aranzabal, Floreagako Gorka Etxaniz eta San Migueleko Aitziber Olaizola eta Anjel Ibarluzeak.

Txapelketako hurrengo tiraldia, bederatzigarrena, Elgoibarko San Pedro auzoko bolatokiak hartuko du zapatuan, 17:00etatik aurrera.