Asola Berriko hiru bolari Bergarako tiraldiaren sei onenen artean
Zapatuan Lasturren jokatuko den Lehendakari Sariarekin emango diote amaiera txapelketari
2024/05/28
12:40
eta kitto!
Baina San Migueleko Unai Loiola nagusitu zen azkenean bosna txirlorekin berdindu zuen seikotearen artean. Euretatik hiru Eibarko bolatokiko ordezkariak izan ziren: bigarren sailkatu zen Alex Campos, laugarren geratu zen Ganix Rodriguez eta seigarren postuarekin konformatu behar izan zen Pablo Davila. Guztira 60 bolarik hartu zuten parte 53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola joko txapelketaren barruko azken tiraldian, Bergarako San Joxepeko bolatokian jokatutako 10. jaurtialdian. Txapelketari amaiera emango diote zapatuan, Lasturrren jokatuko den Lehendakari Sariarekin.