Asola Berriko hiru bolari Elgetako tiraldiko lau onenen artean geratu ziren

Oier Ugarteburu izan zen garaile, eta Garikoitz Rodriguez eta Bittor Astigarraga 3. eta 4. izan ziren, hurrenez hurren
Asola Berriko hiru bolari Elgetako tiraldiko lau onenen artean geratu ziren
2025/05/28 11:03
eta kitto!

Jaurtialdi bikaina izan zen Eibarko bolatokikoentzat aurreko zapatukoa, 54. Gipuzkoako hiru-txirlo bola joko txapelketako bederatzigarren jardunaldikoa. 66 bolarik hartu zuten parte Elgetako bolatokian jokatutako tiraldian eta euretako hiruk berdindu zuten sailkapenaren gorenean, zazpi txirlorekin. Oier Ugarteburu eibartarra izan zen onena, Aretxabaletako Eñaut Kortaberria sailkatu zen bigarren eta Asola Berriko Garikoitz Rodriguez hirugarren geratu zen. Sei txirlorekin laugarren postua eskuratu zuen Bittor Astigarraga eibartarrak. Txapelketa erabakiko den hamargarren jaurtialdia zapatu honetan jokatuko da, Gatzagako bolatokian, betiko moduan 17:00etan hasita.