Asola Berriko Juan Luis Rodriguez onena izan zen Aretxabaletan
53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola joko Txapelketako laugarren jaurtialdia jokatu zen
2024/04/18
11:24
eta kitto!
Aurreko zapatuan Aretxabaletako bolatokian jokatutako 53. Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola joko Txapelketako laugarren jaurtialdian, Eibarko bolaria onena izan zen alde handiarekin 64 bolariren artean. Juan Luis Rodriguezek zortzi txirlo bota zituen, eta bere atzetik izan zuen Beñat Oñederra Asola Berriko taldekidea, seirekin. Gure herriko bolatokiko bi ordezkarien ondoren geratu ziren Aretxabaletako UDAko Haizea Arrieta eta Jesus Mari eta Gartzi Gorosabel, Elgetako Boni Plazarekin batera, aipatutako laukotea bost txirlorekin.
Txapelketa horretako bosgarren jaurtialdia Eibarko Asola Berriko bolatokian izango da zapatuan, betiko lez, arratsaldeko 17:00etan hasita.