Asola Berriko Kepa Rodriguez laugarren Aretxabaletako hiru-txirlo tiraldian

Asteburu honetan ez da jaurtialdirik izango
Asola Berriko Kepa Rodriguez laugarren Aretxabaletako hiru-txirlo tiraldian
2024/10/10 09:53
eta kitto!

Aurreko zapatuan abiatu zen Euskal Herriko 34. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa, Aretxabaletan jokatutako lehenengo jaurtialdiarekin. Bertan 68 bolarik hartu zuten parte, Markinako MX3Tko Oier Azurmendik irabazitako tiraldian; irabazlearekin seina txirlora berdindu zuen etxean jokatzen zuen UDAko Isana Gorosabelek. Bost txirlo bota zituzten Elgetako Asier Azkaratek, Asola Berriko Kepa Rodriguezek, Aretxabaletako Haizea Arrietak eta Lasturreko Roman Arrizabalagak, hirugarrenetik seigarrenerako postuetaz jabetzeko.

Asteburu honetan ez da jaurtialdirik izango eta hurrengoa hilaren 19an jokatuko da Aramaioko Etxagueneko bolatokian. Betikoari jarraituz, arratsaldeko 17:00etan hasita.