Asola Berriko Rodrigueztarrak goiko postuetan jarraitzen dute Neguko Bolan

Asola Berriko Rodrigueztarrak goiko postuetan jarraitzen dute Neguko Bolan
2024/01/04 10:38
eta kitto!

Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian jokatutako Neguko BolarenTxapelketako bigarren jardunaldiaren ondoren, Asola Berriko hainbat bolari ditugu sailkapen orokorreko goiko postuetan. Ez hori bakarrik, tiraldian bertan Olaitz Rodriguez bigarren sailkatu baitzen Markinako tiraldian, zazpi txirlorekin, Kepa Rodriguez bosgarren geratzen zen bitartean, beste bost txirlo botata.


Sailkapen orokorrari erreparatuta, Markina-Xemeingo Boni Plaza dago lidergoan, 13 txirlorekin, atzetik, txirlo bakarrera, gure herriko bolatokiko Kepa Rodriguez duela. Eta liderrarengandik hiru txirlotara daude Garikoitz eta Olaitz Rodriguez ere, biak Asola Berrikoak. Hurrengo jardunaldia datorren asteko barixakuan jokatuko da: urtarrilaren 12ko tiraldi hori gaueko 22:00etan hasiko da Elgetako bolatokian.