Asola Berriko Sergio Rodriguez hirugarren izan zen San Migueleko tiraldian
Hurrengo jardunaldia zapatu honetan izango da, Bergarako San Joxepe bolatokian
2025/03/26
10:19
eta kitto!
Aurreko zapatuan Elgoibarko San Miguel bolatokian jokatutako 54. Gipuzkoako hiru-txirlo bola joko txapelketako bigarren jardunaldian, Azkoitiko Floreaga bolatokiko Gorka Etxaniz izan zen onena, zortzi txirlorekin. Berarekin berdinduta amaitu zuen, bigarren postuan, Markinako San Andres bolatokiko Oier Azurmendik. Sei txirlo botata geratu zen Asola Berriko Sergio Rodriguez, hirugarren postuan, eta kopuru berarekin jarraitu zioten Elgetako Sebas Aranzabal eta Azkoitiko Floreagako Jose Muñoz. Seigarren postuan Elgoibarko San Migueleko Xabier Loiola sailkatu zen, bost txirlo botata. Hurrengo jardunaldia zapatu honetan izango da, Bergarako San Joxepe bolatokian, 17:00etan hasita.