Asola Berriko Sergio Rodriguez nagusitu zen etxean jokatutako tiraldian
Aurreko zapatuan Asola Berrin jokatutako Gipuzkoako Hiru-Txirlo bola-joko txapelketaren seigarren jaurtialdian inoiz baino bolari gehiago izan zen parte hartzen, 82 guztira. Laukote bat izan sei txirlo bota zuena eta, euren artekoan, Sergio Rodriguez eibartarrak eskuratu zuen lehenengo postua, Floreagako Gorka Etxaniz, Asola Berriko Garikoitz Rodriguez eta San Migueleko Anjel Ibarluzearen aurretik. Une honetan Floreagako Santos Muñoz da nagusi txapelketaren sailkapen orokorrean, Asola Berriko Garikoitz Rodriguezi bi txirloko aldea aterata.
Tiraldia aprobetxatuz, omenaldia egin zitzaion Bittor Astigarraga “Sumendixa”-ri. Urte luzez Asola Berriko bazkide izan da bera, zenbait bolatokiko ordezkari izateaz aparte, eta aurten Elgeta taldearekin jokatzen du.