Asola Berrikoak Neguko Bolako txapelaren bila

Asola Berrikoak Neguko Bolako txapelaren bila
2024/01/19 13:28
eta kitto!
Une honetan Sebas Aranzabal elgetarra lider duen Neguko Bola txapelketak bihar azken jardunaldia izango du Barinagako bolatokian, 17:00etatik aurrera. Asola Berriko bolatokian hasi zen torneoak Markinan eta Elgetan izan zuen jarraipena amaierara ekarriko digun azken jaurtialdiaren aurretik. 16 txirlo ditu liderrak, baina oso gertutik hainbat bolarik jarraitzen diote, tartean Asola Berriko batzuk. Borroka latza aurreikusten da, beraz, biharko lehiarako.