Aspaldiko martxarik jendetsuena egin zen martitzenean indarkeria matxistaren kontra
2017/07/13
19:54
eta kitto!
Aurreko astean, barixaku goizaldean Eibarren gertatutako sexu-erasoa gaitzesteko martxa zaratatsuak jendetza batu zuen. Udalak eta herriko emakumeen taldeek deitutako mobilizazioan herritar mordoak hartu zuen parte. Untzagatik abiatuta, herriko kaleak zarata egiten zeharkatu zituen martxak, horrela herritarrak indarkeria matxistaren kontra daudela argi eta ozen entzuteko.
https://youtu.be/g6Ezcls3Jhs
Mobilizazioa eragin zuen gertakaria barixaku goizaldian izan zen, emakume bat etxera bidean zihola, 27 urteko gizonak atzetik eraso egin eta, lurrera bota ondoren, bortxatzen ahalegindu zenean. Emakumeak laguntza eskatu eta, azkenean, pegora batean babestea lortu zuen. Emakumeak Ertzaintzan salaketa ipini zuen eta zapatu arratsaldean ustezko erasotzailea atxilotu zuten, Eibarren bertan. Astelehenean epailearen aurrera eraman zuten deklaratzera eta, esandakoa entzun eta jarraian, epaileak Martuteneko kartzelara eramateko agindua eman zuen.