Aste ezin bereziagoa Realarekin Maguna Eibarko aurrelariarentzat
2022/10/31
15:25
eta kitto!
Jon Magunazelaia eibartarrak 21 urte ditu eta Realarekin egin du debuta partidu ofizialetan azken astean. Europa Leagueko neurketan jantzi zuen lehen aldiz kamiseta hori Nikosian Realak Omoniari egunean 0-2 irabazitako partiduan eta atzo Betisen aurka jokatu zuen LaLigako partiduan Anoetan, oraingoan donostiarrek 0-2 galdu bazuten ere. 34 zenbakiarekin egin zuen debuta gaur egun Federazioko 1. Mailako Sansen, Realaren bigarren taldean, jokatzen duen eibartarrak; jokatu eta baita golak sartu ere, dagoeneko lau eskuratu baititu 7 zenbakiarekin jokatzen duen denboraldi hasiera honetan.
2016an Villa de Ermua Torneoan Athletic eta Reala izan zituen atzetik Magunak eta azkenean Realak eraman zuen kadeteetan. Orain dela urtebete pasatxo debutatu zuen 2. Mailan, orduan Xabi Alonsok entrenatzen zuen Real B taldean, Zaragozaren kontra eta zelaian 85 segundo behar izan zituen bakarrik lehenengo gola sartzeko.