Aste honetako azoka txikia Toribio Etxebarria kalean izango da

San Andres azokarako karpa Txaltxa Zelaian ipini behar dutelako egingo da toki aldaketa.
Aste honetako azoka txikia Toribio Etxebarria kalean izango da
2025/11/25 10:57
Silbia Hernandez Arrazola

Asteburuan sanandresak ospatuko direla eta, San Andres eguneko azokarako karpa Txaltxa Zelaian muntatu behar dutenez, asteroko azoka txikia bihar (eguaztena, azaroak 26) Toribio Etxebarria kalean izango dela jakinarazi dute Udaleko Zerbitzuak sailetik.