Aste honetan 'Barbie' filma proiektatuko dute Untzagako aire libreko zineman
Udalak lau pelikula emango ditu abuztuan, Untzagan jarriko duten aire libreko zineman. Saioak abuztuko ostegunetan (15ean izan ezik) 22:00etan hasiko dira, eta doako eskaintza izango da
2024/08/05
12:45
eta kitto!
Aste honetan, abuztuaren 8an Barbie filmaren txanda izango da. Pelikularen zuzendaria Greta Gerwig da eta Margot Robbie eta Ryan Gosling dira protagonista nagusiak. Proiekzio hau ere 22:00etan izango da, gaztelaniaz.
Abuztuaren bigarren hamabostaldian, Robot Dreams filma proiektatuko da (hilaren 22an). Film horrek Oscar sarietarako izendapena lortu zuen 2023an, eta Goya saria irabazi zuen gidoi egokitu onenaren eta animaziozko film onenaren kategorian.
Azkenik, proiekzioen zikloa ixteko, abuztuaren 29an El Vasco pelikula aurkeztuko da.