Aste honetan 'Robot dreams' filma proiektatuko dute Untzagako aire libreko zineman

Udalak lau pelikula emango ditu abuztuan, Untzagan jarriko duten aire libreko zineman. Saioak abuztuko ostegunetan izango dira, 22:00etan hasita, eta doako eskaintza izango da.
Aste honetan 'Robot dreams' filma proiektatuko dute Untzagako aire libreko zineman
2024/08/19 12:50
eta kitto!

Aste honetan, eguenean (abuztuak 22) Robot Dreams filma proiektatuko da Untzagan, 22:00etan. Film horrek Oscar sarietarako izendapena lortu zuen 2023an, eta Goya saria irabazi zuen gidoi egokitu onenaren eta animaziozko film onenaren kategorian.

Eta proiekzioen zikloa ixteko, abuztuaren 29an El Vasco pelikula aurkeztuko da.