Aste Santuan 39 positibo atzeman dituzte Eibarren
2021/04/06
10:46
eta kitto!
Martxoaren 31tik atzo arte 39 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Eibarren, eta herriak eremu horian jarraitzen du 258,43ko intzidentzia-tasarekin.
Eskualdeko beste herriei begira, Ermuak eremu gorrian jarraitzen du (524,38) eta Elgoibar eremu laranjara pasa da (329,29).
Atzo, 6.063 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 529 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 88 Araban, 219 Bizkaian, 213 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 105 pertsona ZIUn daude.