Aste Santuko oporretan euskaraz gozatzeko gida

Familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen eta liburuen bilduma prestatu dute Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak
Aste Santuko oporretan euskaraz gozatzeko gida
2024/03/22 14:08
eta kitto!

Aste Santuko oporrak hasten direla eta, familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen eta liburuen bilduma prestatu dute Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak. Diotenez, “opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko ere une egokia da”. Horretarako,  irakurgaiak eta jolasak  jasotzen dituen gida sortu dute.