Aste Santurako ordutegiak zehaztu dituzte kirol instalazioetan

Eguen Santutik Pazko Astelehenera arteko egunetan aldaketak egongo dira
Aste Santurako ordutegiak zehaztu dituzte kirol instalazioetan
2024/03/21 14:28
eta kitto!

Datorren astean, Eguen Santutik Pazko Astelehenera arteko egun horietan kirol instalazioetan jarraituko dituzten ordutegiak jakinarazi dituzte honezkero.

Ipurua kiroldegia eguenean, barixakuan eta domekan goiz eta arratsalde zabalduko dute, honako ordutegian: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00. Zapatuan ordutegi jarraitua izango du, 09:00etatik 20:00ak arte. Eta astelehenean bakarrik goizez zabalduko dute, 09:00etatik 13:00etara.
Unbeko kirolguneak ordutegi jarraitua izango du egunero, 09:00etatik 20:00etara. Zapatuan, baina, ordubete geroago itxiko dute, 21:00etan.

Azkenik, Orbea kiroldegia bakarrik goizez zabalduko dute, egunero 09:00etatik 14:00etara. Zapatuan, gainera, arratsaldez ere zabalik egongo da, 17:00etatik 20:00ak arte.