Aste Santurako tailerrak antolatu ditu Udalak 4-7 urte bitarteko haurrentzat

Bihar, apirilak 1, zabalduko da aurrematrikula-epea 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan izena emateko.
Aste Santurako tailerrak antolatu ditu Udalak 4-7 urte bitarteko haurrentzat
2025/03/31 12:55
eta kitto!

Eibarko Udalak Aste Santuko opor garairako hainbat tailer antolatu ditu. Bihar, martitzena,  zabalduko da aurrematrikula-epea 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da.

HH-ko haurrentzat (2019an eta 2020an jaiotakoak) bi txanda antolatu dira Jazinto Olaben zein Errebalen. Lehenengo txanda apirilaren 14, 15 eta 16an izango da (09:30etik 13:30era); eta bigarrena apirilaren 22, 23, 24 eta 25ea, ordutegi berdinean.

LH 1 eta 2. mailakoentzat  "PORTALEAN AISIALDIA" ekimena egongo da, Portaleko 3. solairuan. Hemen ere bi txanda egongo dira.

Ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da apirilaren 1etik 7ra (biak barne). Informazioa eta aurrematrikula egiteko formularioa hemen aurkituko duzue.