San Andres Parrokiaren egoeraren inguruko hitzaldia egingo da asteazkenean Portalea kultur etxean
egoibarra.eus atariak argitaratu duenez, "eguazten honetan, hilak 27, San Andres elizako egungo egoeraren eta egingo den proiektuaren inguruko hitzaldia egingo da Portaleko areto nagusian.
Gogoratu dutenez, "2023ko urtarrilaren 19an parrokiaren gangako dobeletako bat koroaren gainean erori zen. Udal-arkitektoak ikuskatze-bisita egin zuenean, egiaztatu zuen teilatupeko egurrezko egituraren egoera ez zela ona. Gipuzkoako Gotzaindegiak eta Aldundiak dobelak birkokatzeko eta josteko lanak egin zituzten urgentziaz, eta hainbat azterketa egin ondoren, 2023ko apirilaren bukaeran eliza ixtea erabaki zuen Gipuzkoako Gotzaindegiak, ez zegoelako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeri".
Egin dena, egiten ari dena eta egingo dena herritarrei azaltzeko helburua du asteazkeneko hitzaldiak, eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Gotzaindegiko, Zetabi Arkitekturako eta Udaleko ordezkariek emango dituzte azalpenak.
Ego Ibarraren webgunean San Andres Parrokiaren bisita birtuala eskuragarri dago eta "barrualdea sekula baino hobeto ikusteko aukera dagoela" gogorarazi dute.