Asteburu arrakastatsua Urbat Urkotroniken taldeentzat
Zaila izango da asteburu hoberik bizitzea Urbat Urkotronik waterpolo klubarentzat. Ia talde gehienek lortu dituzte garaipenak (eskola-taldeak bakarrik galdu zuen, 5-2 WP Donostia Txuriaren aurka), batzuk meritu handikoak.
Gizonezkoen seniorren taldeak, adibidez, sailkapenean postu bat aurretik zuen Tenerife izan zuen arerio Donostiako Paco Yoldi kiroldegian eta, giro ikusgarriarekin, 17-13 gailendu zitzaion. Ander Treviño izendatu zuten partiduko jokalari garrantzitsuena. Horrela, eibartarrak kanariarren aurretik jarri dira sailkapenean, hurrengo faserako morala hartuz.
Emakumezkoen seniorrek, ostera, denboraldi bikaina egiten dihardute eta asteburu honetan berretsi dute maila hori, 14-12 irabazi zielako CDW Urgara Txingudiri, Orbea kiroldegian.