Asteburu bikaina SD Eibarko talde nagusientzat

Gizonezkoek 1-0 irabazi zioten Almeriari eta emakumezkoek 0-1 Deportivori
Asteburu bikaina SD Eibarko talde nagusientzat
2025/03/10 12:21
eta kitto!

Barixakuan Hypermotion Ligan jokatzen duen gizonezkoen lehen taldeak Almeriari 1-0 irabazi bazion, emaitza berarekin nagusitu zen F Ligako emakumezkoen lehen taldea A Coruñan bertako Abancaren aurrean. Aipatutako bi garaipen horiei RFEF-eko 2. Mailako bigarren multzoko liderarrena gehitu behar zaie, Eibar B 0-4 nagusitu baitzen Gernikan. Eta RFEF-eko 3. Mailan jokatzen duen Eibar C-k ere ondo gozatu zuen Unben, Lagun Onak taldeari 4-1 irabazita. RFEF-eko 2. Mailan jokatzen duen emakumezkoen bigarren taldeak ez zuen garaipenik lortu, baina kanpoan jokatzen zuela ikusita ontzat jo dezakegu husna berdintzea.