Asteburu borobila Eibar Eskubaloiarentzat

Emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeek garaipenak lortu zituzten azken jardunaldian
Asteburu borobila Eibar Eskubaloiarentzat
2025/10/01 09:53
eta kitto!

Zilarrezko Ohorezko Mailako emakumeen Eibar Eskubaloiak asteburuan egin zuen debuta ligan. Santanderreko Blendio Sinfin taldea izan zuen aurrean eta aise gailendu zitzaion, 29-21.

Azken emaitzak eibartarren nagusitasuna erakusten duen arren, neurketa parekatuta hasi zen eta berdinduta iritsi ziren atsedenaldira, 12-12. Aldageletatik itzultzean, ostera, talde eibartarrak aurrerapausoa eman zuen. Defentsa lanetan hobetu zuen eta erasoan arintasunez jardun, markagailuan alde eginez.

 

Hirugarren jarraipena jarraian

Lehen Nazional Mailako gizonezkoen taldeak sasoi onean dagoela erakutsi zuen beste behin. Fernando Fernandezen mutilek Tolosan jokatu zuten eta hirugarren garaipena jarraian lortu zuten, 23-26.

Eibartarrak oso sendo aritu ziren defentsan eta erasoan, zenbaitetan akatsak egin arren, asmatzen jakin zuen eta hasieran lortutako abantailari eustea lortu zuten.