Asteburu borobila izan da Eibar Rugby Taldearentzat
Emakumezkoek garaipenarekin hasi dute mailari eusteko ligaxka
2026/01/14
12:10
Ekhi Belar Errasti
Bata bestearen atzetik jokatu zuten zapatuan, urtarrilak 10, Eibar Rugby Taldearen bi talde nagusiek. Emakumezkoentzat mailari eusteko ligaxkaren lehen jardunaldia zegoen jokoan eta oso ondo erantzun zuten, 20-13 gailendu zitzaielako Universitario Bilbaori.
Euskal Ligako gizonezkoen taldeak ere garaipena lortu zuen, 43-5 La Unicaren aurka, eta lidergoa sendotu du horrela (bost puntuko aldea ateratzen dio bigarren doan Zornotzari).
Emakumeen taldeak asteburu honetan jokatuko du berriz, domekan, 12:00etan, Pinguinosen aurka; eta gizonek datorren astera arte itxaron beharko dute etxean Mutriku jasotzeko.