Asteburu emankorra izan zuten Mek Eibar Eskubaloiko bi talde nagusiek

Emakumezkoek 22-25 irabazi zuten Loyolaren kantxan eta gizonezkoek 31-29 etxean
Asteburu emankorra izan zuten Mek Eibar Eskubaloiko bi talde nagusiek
2024/12/17 17:59
eta kitto!

Biak garaile izan ziren gainera: 1. Nazional Mailako gizonezkoen taldeak 31-29 irabazi zion Romo indartsuari Ipurua kiroldegian, eta Ohorezko Zilarrezko emakumezkoena 22-25 nagusitu zen Loyolaren kantxan. Lortutako emaitzekin, gizonezkoen taldeak zapatuko aurkariari hartzen dio aurre, hirugarren postuan kokatuz, eta emakumezkoenak sailkapeneko bi azkenak dagoeneko bost puntura lagatzen ditu.

Fernando Fernandezek zuzentzen duen taldea gol bakarraren abantailarekin joan zen aldageletara lehen zatiaren amaieran eta, bigarren zati parekatuari amaiera emanez, Alexen gol batek eta Jonek azken minutuan egindako geldiketak bi puntuak Eibarren geratzea ekarri zuten. Mikelek 13 gol lortu zituen.

Andoni Garciak zuzentzen duen taldeak, bestalde, sailkapeneko goialdean dagoen Loyolari irabazi zion partidu oso serioan, meritu handiko lorpena eibartarrentzat kontuan hartuta kantxa horretan bakarrik Beti Onak bigarren sailkatuak irabazi zuela ordura arte.