Asteburu honetan ekingo diote berriz futbol zaletuaren ligari
San Andres jaiak eta abenduko zubiak atzean lagata, lehiara itzuliko dira berriz taldeak
2025/12/11
11:38
Ekhi Belar Errasti
Bi asteko atsedenaren ondoren, asteburu honetan berriz dugu bueltan futbol zaletuaren liga. Geldialdiaren aurretik, lehia bizian zeuden lehen hiru sailkatuak eta Gabonetako jaien aurretik partidu interesgarriak jokatuko dira.
Malape liderrak Kalaka Buenos Aires taldearen aurka jokatuko du, zapatuan, abenduak 13, 09:00etan. Xania bigarren sailkatuak atsedena hartuko du eta Bar Marem-ek Limpiezas Ruedaren aurka jokatuko du domekan, 09:00etan.
Beste partiduei dagokienez, Baserri eta Adahi Etxegi elkarren aurka arituko dira, zapatuan, 10:30ean; eta domekan, ordu berean, Bergara Pneumatikoak eta Garajes Garcia taldeen artekoa jokatuko da.
Sailkapena
- Malape Taberna, 27 puntu
- Xania Taberna, 24 puntu
- Bar Marem, 23 puntu
- Bergara Pneumatikoak, 16 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 12 puntu
- Garajes Garcia, 12 puntu
- Adahi Etxegi, 10 puntu
- Limpiezas Rueda, 6 puntu
- Baserri, 0 puntu