Asteburu honetan ez da jokatuko futbol zaletuaren jardunaldia
Zubia dela-eta, jardunaldia bertan behera lagatzea erabaki dute
2026/03/18
11:10
eta kitto!
Asteburu honetan zen jokatzekoa futbol zaletuaren Kopa txapelketako laugarren jardunaldia, baina San Jose egunagatik jende askok zubia egingo dutenez, antolatzaileek jardunaldia bertan behera lagatzea erabaki dute. Data berria noiz ezarriko duten jakinaraziko dute.