Asteburu honetan hasiko da Patinak Ipuruan jardunaldiko denboraldi berria

Asteburu honetan hasiko da Patinak Ipuruan jardunaldiko denboraldi berria
2023/11/17 11:28
eta kitto!
Urterokoari jarraituta, azaroan hasi eta martxora arte iraungo duen “Patinak Ipuruan” denboraldia jarriko da martxan domeka honetan. Domeketan egingo diren jardunaldi horiek bi ordukoak izango dira, hasi 17:45ean eta 19:45ean amaitzeko. Egutegia honako egunek osatuko dute: azaroak 19 eta 26; abenduak 3, 10 eta 17; urtarrilak 14, 21 eta 28; otsailak 5, 18 eta 25; eta martxoak 3, 10, 17 eta 24. Ipurua kiroldegian eskaintzen den patinatzera joateko aukera horretan umeak beti heldu batek lagunduta joan behar dira.