Asteburu positiboa izan da CD Urki-ren talde gehienentzat
Ohorezko Erregionaleko taldeak 0-2 irabazi dio Mutrikuri eta sailkapenaren erdialdean kokatu da
2025/12/01
10:44
Ekhi Belar
CD Urki-ren talde nagusiek emaitza positiboak lortu dituzte asteburuan. Ohorezko Erregionaleko taldeak, adibidez, 0-2 irabazi dio Mutrikuri Kemenen eta Martxelen golei esker, eta hiru puntuak lortuta, sailkapenaren 9. postuan kokatu da, 16 punturekin.
Datorren asteburuan Beti Gazte (6. postuan dago 18 punturekin) hartuko du Unben eta, irabaziz gero, goiko postuetara begira jarriko litzateke.
CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Mutriku 0-2 Urki Alkideba
- 1. Erregionala: Urki JMR 3-1 Usurbil
- Jubenilen Euskal Liga: Lakua 2-2 Urki Eibarbus
- Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 2-2 Zestoa
- Jubenilen 1. Maila: Urki Hapiick 2-6 Ikasberri
- Kadeteen gorengoa: Tolosa 0-3 Urki Heganrent
- Kadete 1. Maila: Urki Boj 5-2 Urola
- Infantil txiki: Urki Larragest 1-7 Aloña Mendi
- Emakumezko alebina: Zumaiako 2-0 Urki JAZ