Asteburua osoa beteko dute As Burgas Galiziako Etxeak antolatutako 40. Dia Das Letras Galegas jaiek
Gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko dira As Burgas Galiziako Kultur Etxeak antolatzen dituen Dia das Letras Galegas jaiak ospatzen, Urkizuko parkean jai-batzordearen taberna zabaltzearekin batera. Jarraian, Urkizun bertan kalejiran ibiliko dira Os Galaicos gaita-taldekoak, Eibarko Trikitilariekin batera, kalean dabilen jendea geroko jairako girotzen joateko. Haurrentzat, berriz, Lekim Animaciones taldearen eskutik pailazoen ikuskizuna egongo da. Eta gauean, urtero lez, musika eta dantza izango dira protagonista. Alabama orkestrak eskainiko du gaurko ikuskizuna, 22:00etatik 01:30era. Gauerdian, baina, atsedenaldia egingo dute, Galiziako Etxekoen eskutik queimada egiteko.
Biharko egitaraua goizetik hasiko da: umeendako “chave” jaurtiketa (11:30), herri-kirolak (12:00), eta ume zein helduendako igel-toka (13:00) antolatu dituzte. Helduen “chave” jaurtiketa 16:00etan hasiko da, eta 18:00etatik aurrera itzuliko dira musika eta dantzak Urkizuko parkera, Os Galaicos taldearen eta Academia de baile Evaren eskutik. Gaueko dantzaldia Suavecito orkestrak girotuko du (22:30etik 02:00etara, queimada egiteko etenaldiarekin).
Eta domekarako ere egun osorako plana prestatu dute. Eguerdiko 12:00etan Galiziako eta Euskal Herriko dantzen erakustaldia egingo dute parkean, Os Galaicos, Kezka dantza taldearen eta Eibarko Trikitilari taldearen eskutik. 14:00etan, berriz, urteroko moduan lore-eskaintza egingo dute parke parean dagoen Castelaoren oroitarrian. Ondoren, luntxa egongo da jaiak antolatzeko lanean aritu direnentzat, haien lagunentzat eta herriko agintarientzat. Arratsaldean, berriz, mahai-joko ezberdinak probatzeko aukera paregabea izango da, 16:30etik 18:30era Odisea elkartekoak han egongo dira eta. Eta asteburuko hirugarren ikuskizun musikalarekin agurtuko dituzte jaiak: 18:00etatik 22:00etara Rock You taldearen emanaldian berriz ere dantzan aritzeko aukerarik ez da faltako.
40. DIA DAS LETRAS GALEGAS
BARIXAKUA 9
19:00 Galiziako Etxeko jai-batzordearen taberna zabaltzea. Kalejira, Os Galaicos gaita-taldearen eta Eibarko Trikitilarien eskutik. Pailazoen ikuskizuna, umeentzat, Lekim Animaciones-en eskutik.
22:00/01:30 Musika eta dantza, Alabama orkestrarekin (00:00etan etenaldia, Queimada egiteko). Urkizuko parkea.
ZAPATUA 10
11:30 Umeendako “chave” jaurtiketa, sariekin.
12:00 Herri-kirolak: aizkolariak eta harrijasotzaileak.
13:00 Ume eta helduendako igel-toka.
16:00 “Chave” jaurtiketa, helduentzat. Sariak egongo dira.
18:00 Musika eta dantzak, Os Galaicos taldearen eta Academia de baile Evaren eskutik. 22:30/02:00 Musika eta dantza, Suavecito orkestrarekin (00:00etan etenaldia, Queimada egiteko).
DOMEKA 11
12:00 Galiziako eta Euskal Herriko dantzen erakustaldia, Os Galaicos, Kezka dantza taldearen eta Eibarko Trikitilari taldearen eskutik.
14:00 Castelaoren oroitarriari lore-eskaintza.
15:00 Luntxa, jaien antolatzaileentzat, lagunentzat eta herriko agintarientzat.
16:30/18:30 Mahai-jokoak, Odisea elkartearen eskutik.
18:00/22:00 Rock You taldearen emanaldia.
22:00 Jaien amaiera. Urkizuko parkea.