Azken bi egunetan 126 positibo berri zenbatu dira Debabarrenean, horietako 71 Ermuan eta 45 Eibarren
2020/07/20
12:20
eta kitto!
Gaur Osasun sailak emandako datuen arabera, 45 positibo berri erregistratu dira Eibarren asteburuan (21 larunbatean, eta 24 igandean). Ermua eskualdean kasu gehien pilatu dituen herria izan da: 48 kasu larunbatean eta 23 igandean (guztira 71). Elgoibarren 3 atzeman zituzten larunbatean, eta 2 igandean. Soraluzen 2 larunbatean, eta beste bi igandean; Deban bakarra larunbatean. Guztira, asteburuan 126 positibo berri erregistratu dituzte Debabarrenean.
Atzo, 3.560 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 114 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 6 Araban, 45 Bizkaian eta 63 Gipuzkoan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duen pertsona bat solairuan ospitaleratu zen atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.