Asteburuan 18 musika talderen kontzertuak eskainiko dituen Ez Dok Fest aurkeztu dute
2018/05/30
16:54
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean asteburu honetan, barixakuan eta zapatuan, Unbeko kirolgunean egingo den 'Ez Dok Fest' musika jaialdia. Ekitaldian, jaialdia antolatu duten Ez Dok tabernako Jose Guimare eta Beinat Sabanekin batera, Miguel de los Toyos alkatea, Gorka Errasti (EH-Bildu) eta Josu Mendikute (Eibarko EAJ-PNV) Kultura batzordeko kideak, Patxi Lejardi batzordeburua eta jaialdiaren antolakuntzan lagundu duten La Salve garagardo etxeko Jon Ruiz eta Felipe Zamakola Kirol Patronatoko burua egon dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, talde guztiak lotzeak lan handia eman duen arren, “gauzak asko erreztu dizkigute eta hasieratik gugan konfidantza izan dute. Udalak ere, jaialdirako tokia lagatzeaz gain, laguntza handia eman digu eta bete-beharreko baldintzak eta beste hamaika kontu lotzen”.
Ekainaren 1erako eta 2rako osatu duten kartelak 18 talde biltzen ditu. Barixakuan Toundra, Belako, Nerabe, Joseba B. Lenoir, Dead Bronco, Jardin de la Croix, Viva Belgrado eta Vulk taldeek jardungo dute eta, zapatuan, berriz, Berri Txarrak, Comité Electrico, Doblecapa, Mud Candies, The Soulbreaker Company, Melange, Kokein, Futuro Terror, Biznaga eta Cuchillo de Fuego taldeen txanda izango da. Lehen eguneko kontzertuak 19:00etan hasi eta 03:30ak aldera amaituko dira eta, bigarren egunean, kontzertuak 17:00etatik 03:30era bitartean izango dira. Sarrerak erosteko jaialdiaren webgune ofizialera jo daiteke eta, bestela, zuzenean Ez Dok tabernara joan. Egun bietarako bonoak 49 euro balio du eta, bestela, egun bakarrerako sarrera erosteko aukera ere badago (barixakurako sarrerak 25 euro balio du eta zapaturako sarrerak 30 euro). Horrez gain, Unben bertan leihatila ipiniko dute, nahi duenak sarrerak erosi ahal izateko.
Bestalde, jendearen joan-etorriak erraztearren, egun bietan autobus zerbitzu berezia egongo da Txaltxa Zelai eta Unbe artean, kontzertuak hasi baino lehenagotik goizaldeko 04:00ak arte, eta elbarrituentzat egokitutako taxia ere kontratatu dute, norbaitek premia izanez gero erabil dezan. Trafikoa arintzeko asmoz, barixakutik (15:00etatik) domeka goizera arte automobil partikularrek debekatuta izango dute Unbeko kirolgunera igotzea eta ezin izango da aparkatu Ubitxa kalean, 7. eta 23. zenbakien artean.
19:00: Vulk.
19:40: Joseba B Lenoir.
20:50: Dead Bronco.
21:55: Belako.
23:15: Toundra.
00:35: Jardin de la Croix.
01:45: Viva Belgrado.
02:50: Nerabe.
17:00: Comité Eléctrico.
17:50: Doblecapa.
18:50: Mud Candies.
19:40: The Soulbreaker Company.
20:30: Melange.
21:50: Kokein.
22:50: Berri Txarrak.
00:25: Biznaga.
01:35: Futuro Terror.
02:40: Cuchillo de Fuego.

EZ DOK FEST
- EKAINAK 1
19:00: Vulk.
19:40: Joseba B Lenoir.
20:50: Dead Bronco.
21:55: Belako.
23:15: Toundra.
00:35: Jardin de la Croix.
01:45: Viva Belgrado.
02:50: Nerabe.
- EKAINAK 2
17:00: Comité Eléctrico.
17:50: Doblecapa.
18:50: Mud Candies.
19:40: The Soulbreaker Company.
20:30: Melange.
21:50: Kokein.
22:50: Berri Txarrak.
00:25: Biznaga.
01:35: Futuro Terror.
02:40: Cuchillo de Fuego.