Asteburuan denok Santa Kurutzera!
Asteburu honetan ospatuko dira Santa Kurutzeko jaiak Eibarren. Beraz, egun hauetan Eibarren geratzen garenok eta beste herri batzuetatik gerturatu nahi dutenek plan ezin hobea daukagu Santa Kurutz auzoan. Zapaturako (maiatzak 3, Santa Kurutz eguna) eta domekarako (maiatzak 4) egitarau zabala antolatu dute auzo horretako jai batzordekoek. Herritar guztiei jaietan parte hartzeko gonbitea egin diete aurten ere. Hona hemen prestatu dutena (hurrrengo astebururako bertso afaria antolatu dute):
MAIATZAK 3, larunbata, SANTA KURUTZ eguna
- 10:30ean, Kanpaiak
- 11:00etan, Meza, Santa Kurutzeko ermitan Gorosta eta Mandiola auzoetan hildakoen alde. Ondoren hamaiketakoa egongo da, Oier Balzola eta Unai Andonegi trikitilariek girotua.
- 12:15ean, Erraldoi, buruhandiak eta haurrentzako jolasak.
- 13:00etan, Herri kirolak Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi, Julen Kañamares eta Ibai Soroaren eskutik.
- 14:30ean, Bazkaria Ixua jatetxean.
Ondoren erromeria izango da, Oier Balzola eta Unai Andonegik alaitua.
- 19:30ean, Arrateko frontoian esku pilota lehiaketa (ba-rruska). Txapeldunak saria izango du.
MAIATZAK 4, igandea
- 09:45ean, Santa Kurutzera igoera Urkizuko iturritik. Saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean. Izena ematea goizeko 09:30ean Urkizuko iturrian.
- 10:30ean, Kanpaiak.
- 11:00etan, Meza nagusia Santa Kurutzeko ermitan.
Hurbiltzen diren guztientzat hamaiketakoa egongo da, trikitilariek eta Usartza txistulariek girotua.
- 12:00etan, Dantza emanaldia, Kezka dantza taldearen eta Usartza txistulari taldearen eskutik.
- 12:15ean, Haurrentzako jolasak.
- 12:45ean, Pontx pailazoaren ikuskizuna.
- 13:45ean, Txapel jaurtiketa nahi duen guztiarentzat.
- 14:30ean, Kanpai hotsez bukatuko dira asteburuko jaiak.
MAIATZAK 10, larunbata
- 19:00etan, Poteoa musikaz alaitua Untzagan hasita.
- 21:00etan, Bertso afaria Depor tabernan. Bertsolariak JULIO SOTO eta JOANES ILLARREGI izango dira.