Asteburuan hasiko da futbol zaletuaren denboraldi berria
Guztira bederatzi taldek hartuko dute parte Unben jokatuko den txapelketan
2025/09/09
12:42
eta kitto!
Zapatu goizean emango zaio hasiera futbol zaletuaren 2025/26 denboraldiari. Aurten, bederatzi talde arituko dira lehian eta, kopuru bakoitia denez, astero talde batek hartuko du atsedena. Horrela, lehenengo jardunaldian Adahi Etxegi taldeak hartuko du atseden.
1. jardunaldiko neurketen ordutegia
Irailak 13, zapatua
09:00 – Garajes Garcia VS Limpieza Rueda
10:30 – Malape Taberna VS Bergara Pneumatikoak
Irailak 14, domeka
09:00 – Baserri VS Bar Marem
10:30 – Xania Taberna VS Kalaka Buenos Aires