Asteburuan hasiko da futbol-zaletuaren Liga txapelketa

Asteburuan hasiko da futbol-zaletuaren Liga txapelketa
2023/09/13 11:06
eta kitto!
Zortzi taldek emango diote hasiera foball-zaletuaren denboraldi berriari, zapatuan eta domekan jokatuko diren binakako partiduetako jardunaldiekin. Partidu guztiak Unbeko beheko zelaian jokatuko dira eta jardunaldi bietako bakoitzean 09:00etan eta 10:30eko ordutegiari jarraituz. Zapatuan lehenengo Bar Marem eta BOJ taldeek neurtuko dituzte indarrak, eta ondoren Garajes Garcia eta Adahi Eraieder izango dira protagonista. Domekan Xania Taberna eta Malape Taberna taldeak arituko dira nor baino nor, jarraian Baserri eta Limpieza Rueda taldeek gauza bera egiteko. Azken denboralditik hona bost aldaketa eman dira taldeen izenetan: horrela, Bar Txoko Xania Taberna izango da orain, America Sport zenak Bar Marem izena hartuko du, Bali Center Sport zena Baserri bihurtuko da, Feredu Bar EzDok izen luzea BOJ laburrean izango du jarraipena eta, azkenik, Bar Banakak Limpieza Ruedari emango dio paso.