Asteburuko marea biziak aprobetxatuta marearteko zabalgunera bisita gidatuak antolatu dituzte
2016/04/04
17:45
eta kitto!
Datorren asteburuan marea biziak izango ditugu gure kostaldean eta, itsasbehera aprobetxatuz, Geoparkeak marearteko zabalgunea deskubritzeko lau bisita gidatu eskainiko ditu asteburuan, Deban eta Zumaian. Antolatzaileen berbetan, "bisita honek harritu egingo du bisitaria, ingurune honen edertasun eta aberastasunagatik. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzarekin, bisitariek marearteko guneko ekosistema aberatsa ezagutzeko aukera izango dute: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak… Irteera hau publiko zabalari eta 8 urtetik gorako haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta edateko ura eramatea".
Zapatuan irteera gidatu bi eta domekan beste bi eskainiko dituzte, 11:00etatik aurrera Deban zein Zumaian. Bisita euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango da eta erretserbak on line egin daitezke geoparkea.com webgunearen bitartez edo, bestela, Debako eta Zumaiako Turismo Bulegoetan.