Pilota jaialdiak berriz itzuliko dira Astelena frontoira aste honetan
Eibarko Klub Deportiboko Pilota Batzordeak zazpi norgehiagoka prestatu ditu ostiral eta larunbat honetarako Astelena frontoian. Ostiralean, irailaren 18an, jaialdia 18:15ean hasiko da, eta guztira bost partida jokatuko dira.
Gipuzkoako eskuz binakako lau norgehiagoketan, Saez-Agote Hernaniko bikotearen aurka arituko dira, Amillategi-Gil Tolosakoen kontra, Varona-Del Rey Azkoitiakoekin eta Ibarra-Agirresarobe Zaldibiakoen aurka. Horrez gain, Gipuzkoako paleta goma binakako partida ere izango da, eta Soria-Guinea Elgoibarko bikotearen aurka ibiliko dira.
Larunbatean, irailaren 19an, goizeko 10:30ean hasiko da jaialdia, eta senior mailako bi partida jokatuko dira eskuz binaka. Alde batetik, Narvaiza-Conde Errenteriakoen aurka eta, bestetik, Segurola-Gisasola Oñatikoen kontra.