Astelehenean amaituko da J.D. Arrate eta Eibar Eskubaloiaren urteurrenen herri-bazkarirako izena emateko epea
2022/07/08
08:05
eta kitto!
Aurten J.D. Arrateren 75. urteurrena eta Eibar Eskubaloiaren 10.ena ospatzen dugun honetan, gure herriko eskubaloiaren inguruko jendeak urte osorako antolatutako ekitaldien artean egun handia izango da datorren asteko zapatukoa. Egun horretarako, hilaren 16rako, herri-bazkaria antolatu baitute; bertara bilduko dira jokalariak, jokalari-ohiak, bazkideak, zaleak... “eskubaloiko pasadizoz betetako jaia egiteko”. Aukera hori galtzerik nahi ez duzuenok formulario honetan eman dezakezue izena: https://forms.gle/QVuovoSMR4jWBeVH8, beti ere astelehena amaitu baino lehen, uztailaren 11ko 23:59ean itxiko baita epea.
Bazkariaren prezioa 35 eurokoa da eta hor sartzen da egun osorako programazioa. Egitarauari eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera, Ametsa tabernan, eta bertan jasoko dituzte akreditazioak eta banatuko dira opariak. Handik ordu erdira, 12:30ean, talde-argazkia egingo dute Untzaga plazan. Eta 13:00ean, berriro ere Ametsan, koktela, urdaiazpiko-ebakitzailea eta barra librea izango dira. Arratsaldeko 15:00etan hasiko da aipatutako herri-bazkaria, Errebal Plazan, honako menuarekin: otarrainxkak, barazki-menestra, zapoa, masailak eta postrea. Eta egunari amaiera emateko, 18:00etatik 22:00ak arte, eta Ametsan berriro, DJ, “gure barra”, photocall-a eta sorpresa gehiago izango dira. Aukerarik ez galtzeko moduko proposamena duzue aurrean!