Asteleheneko partidua prestatzeko lau lan-saio ditu aurretik SD Eibar-ek

Albacete izango da Joseba Etxeberriaren mutilen hurrengo aurkaria
Asteleheneko partidua prestatzeko lau lan-saio ditu aurretik SD Eibar-ek
2024/09/04 10:44
eta kitto!

Gizonezkoen lehen taldeak bost entrenamendu saio programatu ditu aste honetarako, irailaren 9an, datorren astelehenean, Albacete Balompieren aurka Carlos Belmonte estadioan jokatuko duen partidua prestatzeko. Taldeak atzo osatu zuen lehen saioa Atxabalpen eta gaur atseden hartuko du. Bihar 10:30ean Atxabalpen izango dira berriro, etzi ordu berean Ipuruan arituko dira, eta zapatuan eta domekan Atxabalpen egingo dituzte berriro azken bi entrenamenduak (zapatukoa goizeko 10:30ean eta domekakoa arratsaldeko 17:00etan hasita). Partiduaren bezperako azken saio hori ateak itxita egingo dute. Asteleheneko partidua, bestalde, gaueko 21:00etan jokatuko da.