Asteleheneroko elkarretaratzea egin dute Eibarko pentsiodunek gaur eguerdian
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak pentsiodunek erregistratutako Herri Ekimen Legegilearen proposamena izapidetzea onartu duela jakin dute gaur bertan.
2024/11/04
18:12
eta kitto!
Pentsio duin eta publikoen aldeko elkarretaratzea egin dute ia 170 lagunek gaur eguerdian, Untzagan, Eibarko Pentsionista Taldeak deituta. Gaurko eguna, gainera, ospakizunerako eguna izan da, sei urtetik gorako borroka nekaezinari esker pentsioen aldeko borrokan beste pauso bat eman dute eta: izan ere, gaur bertan jakin dute Eusko Legebiltzarreko Mahaiak pentsiodunek erregistratutako Herri Ekimen Legegilearen proposamena izapidetzea onartu duela, baita aurreikusitako izapidetze prozedurak hastea ere. Horrela, pentsiodunen borrokarekin jarraitzeak merezi duela berretsi dute beste behin.