Astelena frontoiak binakako txapelketa nagusiko hiru jardunaldi hartuko ditu Gabonetan

Astelena frontoiak binakako txapelketa nagusiko hiru jardunaldi hartuko ditu Gabonetan
2023/12/23 08:49
eta kitto!
Urteroko bidetik, Gabon eta Urte Berri jaiak bereziki bizitzen dira pilotaren Katedralean eta oraingoan ere ez da gutxiagorako izango. Bai Eguberri egunean, zein Urte Berrian eta, amaitzeko, Errege egunean, hiruretan izango dira goi mailako jaialdiak Astelenan. Aspek antolatutako jaialdi guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira eta honako partiduak hartuko dituzte:

- Abenduaren 25ean, Ezkurdia-Tolosa vs Laso-Aranguren izango da partidu nagusia; aurretik Alberdi II-Morgaetxebarria vs ;Mata-Arbizu jokatuko da, eta amaitzeko Elezkano II-Aldabe vs Dario-Erostarbe
- Urtarrilaren 1ean, Altuna III-Martija vs Peña II-Albisu izango da partidu nagusia; aurretik Egiguren V-Eskuza vs Alberdi II-Morgaetxebarria neurketa ikusi ahal izango da, eta amaitzeko Elezkano II- Erostarbe vs Zabala-Bikuña
- Urtarrilaren 6an, azkenik, Elordi-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteek neurtuko dituzte indarrak partidu nagusian, eta aurretik Salaberria-Arbizu eta Exposito-Gaskue bikoteen arteko lehia izango da.